Ohar honen bidez, Amaiurreko diputatu eta senatariok gure poza adierazten dugu FARCek eta Kolonbiako Gobernuak bake elkarrizketak azkartzeko hartu duten konpromisoagatik.

FARCek iragarritako su-etenari erantzunez, Juan Manuel Santosen gobernuak ekintza militarrak bertan behera uzten joateko konpromisoa hartu du, eta keinu horrek gure onespen osoa merezi du.

Bi aldeek erakutsitako heldutasun eta ardurari esker, 2012an abiatuko prozesuak zituen zailtasunak gainditu ahal izan dira, eta horrek bake elkarrizketak itzulerarik gabeko puntu batera eramateko oinarriak ezarri ditu, armak behin betiko isiltzeak bake justua eta iraunkorra ekarriko baitu azkenean.

Alvaro Uribe presidente ohia buru duten sektore ultrek bake prozesuari eraso etengabeak egiten dizkioten arren, Kolonbiako jendarteak nahi duen eta behar duen azken akordioa inoiz baino hurbilago dago. Gure aldetik, irmoki arbuiatzen dugu bakearen kontra dauden sektoreen jokabidea.

Habanako elkarrizketa mahaiak Amaiurren babes osoa du.

@ehbilducongreso