Xabier Mikel Errekondok, Diputatuen Kongresuan eginiko adierazpenetan esan duenez, Nafarroa beherean atzo polizia frantsesak buruturiko atxiloketek agerian utzi dute berriz ere, “ETAren armagabetzea era ordenatu eta ikuskatuan egiteko Espainiako gobernuak duen interes eza”.

Bere ustez, “Rajoyren gobernuak Kolonbiako bake prozesuan izaten ari den jarrera bera erakutsiko balu euskal gatazkaren konponbiderako prozesuan, une honetan, askoz ere aurreratuago geundeke”.

Errekondok Espainiako gobernuaren jarrera “oztopatzaile” eta “arduragabea” salatu du. “Elkarrizketa eta akordioa dira bidea”, esan du.

@ehbilducongreso