Senatuan, Ingurumen Ministroari galdegin diogu, ea Gobernuak, Nueva Cultura del Agua Fundazioak “Esako urtegiaren handitzeari alternatibak Bardeetako sistemarentzat” txostenean argitaratutako aukerak aztertuko dituen.

Jasotako erantzunaren gainean, Amaiurrek ondorengo balorazioa egiten du:

García Tejerina Ministroak erantzuna hitz batean, “Gobernuak ez du gaur egungo (Esako urtegiaren handiagotze) proiektuarentzat alternatibarik aurrikusten”. Ministroak, proiektuan duen garrantzia azpimarratu du, bai pertsonentzat, bai ingurugiroarentzat bai eta bertako ekonomiaren garapenerako. Hala ere ez du txostenaren gaineko baloraziorik egin nahi izan.

Amaiurrek, ministroari eskaera luzatu dio, txostenean ematen diren alternatibak kontutan har ditzan; izan ere ur hornikuntza bermatzeaz gain, merkeagoa delako, sozialki zuzenagoak direlako eta inguruan eragin gutxiago duelako, Directiva Marco Agua-ko printzipioekin bat etortzen delarik.

Amaiurrek Ministroaren erantzunaren itxikeria tamalgarritzat jo du, hala ere, bere jarrera berriz pentsatze aldera, txostenaren kopia bat luzatu dio, aurrerantzean mahai gainean egongo den gai bat dela uste baitu.

García Tejerina Ministroak Esako urtegia handitzearen beharra berrestu du eta hau legearen araberakoa dela esan du. Amaiur egoerari irteera duin bat ematearen alde azaldu da, Nafarroako zazpi indar politikok (Geroa bai, Eh Bildu, Izquierda-Ezkerra, Podemos, UPyD, Libertate Nafarra eta Equo) berriki hartutako konpromisoaren harira.

Amaiurrek plazaratutako alternatiba ezberdinak aztertzeko deia egin dio Ministroari, hala nola:

  • Bardeetako ureztatze sisteman bertan, urtegi ezberdinak garatzea.
  • Bardeetako baratzeen ureztatze beharrei hobeki erantzuteko, ubide eta kanalak berriztatzea.
  • Ur hornikuntza bermatzea ,Aragoi ibaia errespetatuz , Directiva Marco del Aguarekin bat etorriz.
  • Urtegiaren arrisku geotekniko eta mendi hegalen ezegonkortasunak herritarrengan eragindako ziurgabetasunei erantzun bat eman.

@ehbilducongreso