Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaz Mariano Rajoyk egin duen iragarpena gogor kritikatu du Amaiurreko diputatuak. Bere esanetan, “iruzur fiskalari aurre egin beharrean, eta pentsioen kutxan eskua sartzeari utzi beharrean, zergak jaitsi ditu Espainiako presidenteak”.

Neurriak euskal herritarroi eragiten ez digun arren, Larreinak “arduragabetzat” jo du Rajoyren jarrera. Bere esanetan, “espainiar estatuko arazoa diru-sarrera da, ez gastua”.

Bere hitzetan, neurri honekin diru sarrera gutxiago izango dute espainiar estatuko beste lurraldeek. “Sakoneko arazoari ez zaio aurre egiten: iruzur fiskalari, alegia”, esan du.

Larreinak adierazi duenez, “estatuak dituen egiturazko arazoak konpondu beharrean, bere alderdia zutik mantentzen jarri ditu ardura guztiak”.

“Populismo arduragabearekin jokatzen ari da Mariano Rajoy”, esan du Rafa Larreinak.

@ehbilducongreso