Amaiurreko diputatuaren arabera, Jose Ignacio Wert ordezkatzeak “ez du sakoneko aldaketarik ekarriko, Alderdi Popularraren proiektu zentralizatzaile eta kontserbadoreak indarrean jarraitzen duelako”.

ETBri eginiko adierazpenetan, Errekondok esan du Wert gobernutik kanporatzea “hauteskundeei begirako estetika operazio bat besterik ez dela”. Errekondoren hitzetan, “Rajoyk bere aurpegirik itsusiena kendu du”.

Diputatu subiranistak nabarmendu duenez, LOMCEk indarrean jarraitzen du eta horregatik, bere ustez, euskal hezkuntza komunitatearekin batera lege horri aurre egin behar zaio. Ildo horretan, Cristina Uriarte, hezkuntza sailburuari zuzendu zaio “LOMCErengandik urrundu eta euskal hezkuntza komunitatearekin bat egin dezala eskatuz”. Errekondok hezkuntza sistema propioa aldarrikatu du.

Amaiurreko diputatuak kultura munduari Wertek eta Alderdi Popularrak egin dioten kaltea nabarmendu du ere bai. “Kulturari oro har jarritako BEZa hor dago oraindik”, gogoratu du.

“Indarrean jarraitzen duena Alderdi Popularraren proiektu zentralizatzaile eta kontserbadorea da. Wert gobernutik kanporatzeak ez du ezer aldatuko”, esan du Errekondok.

@ehbilducongreso