Europako Batasuneko beste herrialde batzuetan izan diren sabotajeak saihesteko neurririk hartuko duen galdetu dio Rafa Larreina diputatuak Espainiako gobernuari. Ildo horretan, jabegodun software-a administrazio publikoan kode irekikoagatik ordezkatzeko asmorik duen ere galdetu dio gobernuari.

Diputatu subiranistak gogoratu duenez, Alemaniako gobernuak jabegodun software-a ordezkatzeko erabakia hartu zuen administrazio publikoko informatika sarearen segurtasuna bermatzeko. Bere ustez gainera, software aldaketarekin dirutza handia aurreztuko litzateke.

 

@ehbilducongreso