Diputatu subiranistak gogor kritikatu du Espainiako Bankuaren urteroko txostena espainiar estatuak dituen egiturazko arazoak konpontzeko neurriak proposatzen ez dituelako.



Ekonomia batzordearen aurrean Espainiako Bankuko gobernadoreak egin duen agerraldian izan da Rafa Larreina diputatua. Bere esanetan, “hazkundea bengala batek argiztatzen du baina haren atzean, iluntasuna besterik ez dago besteak beste, Espainiako estatuak dituen egiturazko eta sakoneko arazoak konpontzeko neurriak proposatzen ez dituelako”. Larreinak salatu duenez, ez zaio iruzur fiskalari aurre egiten, eta ezta ekonomia produktiboa sustatzen ere.

Diputatu abertzaleak gogor kritikatu du ere bai enpresa txiki eta ertainei krediturik ez ematea.

Espainiako Bankuko gobernadorearekin izandako eztabaidan, Larreinak pentsioen pribatizazioa salatu du. Bere esanetan, “pentsioen sistema pribatua indartzea, praktikan, krisiaren atzean dagoen ekonomia espekulatiboa sustatzea da”.

Azkenik, euskal diputatuak banketxeen jarduera onartezinak kontrolatzeko eskatu dio Espainiako Bankuko gobernadoreari. Behar handia duten familiei bideraturiko langabezia subsidio eta diru laguntzen etetea esaterako, errotik debekatzea eskatu du Larreinak.

@ehbilducongreso