Diputatu subiranistak gogor kritikatu ditu PP eta PSOE autonomia estatutu bat onartu aurretik Auzitegi Konstituzionalari esku hartzeko aukera emango dion Lege Organikoaren erreforma mahai gainean jartzeagatik.

Nortasun nazional propioa duten gizarte desberdinduen eta Espainiako estatuaren arteko gatazkaren sakoneko arazoa ukatzea leporatu die Larreinak bi alderdi politiko horiei.

“Ez duzue sen demokratikorik. Sakoneko arazoa ukatzen duzue eta beraz, ez duzue konponbiderik aurkituko”, esan die. “Herri horietako gizarteen borondateari kateak jarriz erreakzionatzen duzue”, leporatu dien Larreinak PP eta PSOEri.

Diputatuen kongresuan bertan, duela 139 urte, Euskal Foruei buruzko eztabaida batean Mateo Morazak esandako hitzak gogoratu ditu Larreinak: “gu ez gara hona politika egitera etorri, gure herriaren askatasuna defendatzera baizik”.

@ehbilducongreso