Gogor gaitzetsi du diputatu subiranistak elikadura segurtasunaren defentsarako Lege Proiektua. “Izen polita izan arren, lege proiektu honen benetako estatuko lurralde ezberdinetako eskuduntzak birzentralizatu eta enpresa handiei mesede egitea da”, esan du Maite Aristegik.

Euskal diputatuaren arabera, Alderdi Popularrak ez dio benetan gaiari heldu nahi eta sakoneko proposamenik ez egitea leporatu dio. “Makillaje hutsa” dela uste du Aristegik.

Bere esanetan, elikaduraren segurtasuna defendatzeko lege proiektua aurkeztearekin batera, TTIP-aren eta transjenikoen aldeko apustua egiten ari da Espainiako gobernua. “Bateraezinak dira horiek”, esan du.

Ildo horretan, Euskal Herria bakean utzi eta elikagaien segurtasuna kontrolatzeko tresna propioak izateko eskubidea aldarrikatu du Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak.

@ehbilducongreso