Amaiurreko diputatuak gogor kritikatu du hamasei urteko emakumeek abortatu dezaten gurasoen baimena izatea behartzen dien PPren Lege Organiko proposamena.

Onintza Enbeitak gogoratu duenez, gaur egun ez dago legerik hamasei urterekin erditzea behartzen duenik. “Beraz, zergatik egin ez erditzera behartzen duen lege bat?”, galdetu du. Bere esanetan, Alderdi Popularraren legeak ez die emakumeei inolako babesik ematen.

Euskal diputatuak emakumeak euren gorputzaz erabakitzera debekatzea leporatu dio Alderdi Popularrari.

“Ez dugu babesik nahi. Libre izan nahi dugu!”, esan du Enbeitak.

Amaiurrek abortoaren erreformaren aurka bozkatuko du.

@ehbilducongreso