Amaiurrek inkomunikazio egoera ahalbidetzen duen artikuluaren indargabetzea eskatu du Prozedura Kriminalaren Legearen erreformaren eztabaidan.

Iker Urbina diputatuak adierazi duenez “gertatutakoa argitzeko aukera ona da gaurkoa, jarrera ukatzaileak atzean utzi eta tortura errealitate izan dela onartzeko egun aproposa da gaurkoa”. Bere ustez, “jarrera aldaketa horrek laguntza handia emango lioke Euskal Herriaren normalizazio prozesuari”.

Urbinaren arabera, “urte luze hauetan inkomunikazioak tortura erraztu du espainiako estatuko komisaldegietan”. Ildo horretan, nazioarteko erakundeek hainbat aldiz Madrili adierazi diotena gogoratu du diputatu subiranistak. “Europako Giza Eskubideen Epaitegiak zazpi aldiz, NBEko Torturaren Aurkako Batzordea hiru aldiz eta NBEko Giza Eskubideen Batzordeak ere hainbat aldiz”, esan du Urbinak.

Bere esanetan ez dago inolako justifikaziorik inkomunikazio egoera mantentzeko. “Gaur egun aproposa da jarrera ukatzaileak atzean utzi eta Euskal Herriaren normalizazio prozesuari bultzada emateko, Parisen, gaur bertan, ehundik gora eragilek egin duten bezala”, esan du Urbinak.

@ehbilducongreso