Xabier Mikel Errekondo diputatuak Espainiako barne ministroari erantzun dio Fan Hemendik plataformaren deialdiaren harira adierazpenak egin izana Guardia Zibilak gure herrian sortzen dituen sentimenduen “erakusle argia” direla.

“Errepresioa eta Guardia Zibila lotuta dauden bi kontzeptu dira eta horregatik, euskal gizartearen gehiengoak gure herritik kanpo nahi du Guardia Zibila”, esan du Errekondok.

Diputatu subiranistak errealitate hori onartu dezala eskatu dio Fernandez Diazi. “Barne ministroak badaki Guardia Zibilak alde egingo balu asko lagunduko liokeela normalizazio politikoari”, esan du Errekondok.

@ehbilducongreso