Attachments:
Download this file (PREGUNTAS TISA.pdf)TISA akordioari buruzko galdera [ ] 82 kB

Espainiako Gobernuko presidenteak “Trade in Services Agreement” izeneko akordioaren inguruko negoziazioei buruzko azalpen zehatzak ematea nahi du koalizio subiranistak. Mundu osoko berrogeita hamar estatu eta Europako Batzordea ari dira TISA akordio sekretua negoziatzen. Amaiurrek oso larritzat jo du Wikileaksek filtratu duen informazioa, eta Mariano Rajoyk Kongresuko osoko bilkuran agerraldia egin dezala exijitu du, horri buruzko informazio guztia emateko.

Rafa Larreina diputatuak salatu duenez, TISA akordioak kalte handia eragingo die ez soilik estatuei, baita estaturik gabeko nazio eta estatu horiek guztietako herritarrei ere. “Burujabetza galduko dugu”, esan du. Bere esanetan, “Espainiako Konstituzioaren 138.garren artikuluaren aldaketa baino larriagoak dira TISA akordiok eragingo dituen kalteak”. Kongresuan bertan eginiko adierazpenetan, Larreinak esan du “herritarren erabakitze eskubidea multinazionaletara eramaten ari direla”. Bere ustez, TTIP-a bezala, TISA-ri buruzko galdeketa egin beharko litzateke estatu osoan.

Horrez gain, euskal itun horri buruzko galdera sorta bat erregistratu du. Koalizio subiranistaren iritziz, itun horrek “zerbitzuen merkatua irizpide sozial, kultural edo ingurumenekoaren arabera arautzea eragotziko luke eta ituna sinatzen duten estatuetako herritarren datu pertsonalei buruzko informazioaren nazioarteko fluxuaren hiperliberalizazioa bultzatuko luke”.

Beste gauza batzuen artean, euskal koalizioak jakin nahi du ea Gobernuak negoziazio horretan parte hartu duen, zuzenean edo Europako Batzordearen bidez.

Halaber, euskal diputatuak Gobernuari galdetu dio ea ez zaion beharrezkoa iruditzen aldez aurretik herritarren legezko ordezkariekin gai horretaz eztabaidatzea eta negoziazio horren mugak finkatzea.

@ehbilducongreso