Koalizio subiranistak azken egunetako ariketa militarrei buruzko idatzizko galderak egin dizkio Espainiako gobernuari.

Sabino Cuadra diputatuak ariketa horiei buruzko informazioa eskatu dio defentsa ministerioari. Era berean, Nafarroako Parlamentuko gehiengoak tiro poligonoaren aurka azaldu duen jarrera gogoratu dio Rajoyren gobernuari.

"Ez soilik Nafarroako erakundeak, gizartearen gehiengoa ere tiro poligonoaren aurka dago", esan du Cuadrak eta eremu militarra behin betiko desegiteko eskatu dio Espainiako gobernuari.

Aurkezturiko idazkian, diputatu nafarrak duela ia hiru hilabete izandako gertakaria gogoratu du. Sua eragiteko bi lehergailu eremu militarretik kanpora jaurti zituen hegazkin batek orduan.

Cuadrak nabarmendu duenez, defentsa ministerioak berak gertakari hura argitzeko ikerketa zabaldu zuela erantzun zion idatziz euskal koalizioari, baina gaur gaurkoz, ikerketa haren datu edo informaziorik ez zaigula igorri salatu du diputatu subiranistak.

@ehbilducongreso