Diputatu nafarrak gogor kritikatu du UPNk eta PPk negoziatu eta adostutako konbenioaren testu berria. Bere esanetan, testu berriak "estatuako araudiarekiko Nafarroaren eskuduntzen mendekotasuna areagotzen dute".



Sabino Cuadrak xantaiatzat jo du Volkswagenen BEZaz Alderdi Popularrak egin duen erabilpena. Bere hitzetan, "1.500 milioi horien etengabeko xantaiak negoziazio prozesu osoa baldintzatu du". Bere ustetan, "antzerki" hutsa izan da negoziazio prozesuan UPNk eta PPk izan duten jarrera.

Cuadraren arabera, "1.500 milioi euro horiek ez dute gure boza erosteko balio". Horregatik, Foru Parlamentuan bezala, Amaiurrek abstentziora joko duela iragarri du.

Montoro eta Salvadorri mezua

Bere hitzartzea bukatu aurretik, Cristobal Montoro, Espainiako ogasun ministroari eta Carlos Salvador, UPNko diputatuari zuzendu zaizkie. Besteak beste, azken hauteskundeetako emaitzek eragin dien ezinegon eta urduritasuna baretze aldera, ezki-ura hartzeko gomendioa luzatu die Sabino Cuadra diputatu abertzaleak.

@ehbilducongreso