Diputatu subiranistaren arabera babes sozial eta politikoa galdu ondoren legeak aldatzen jarraitzea "galtzaile txarraren eta jokalari iruzurtiaren putxerazoa egitea da".



Arlo sozialeko eta Ingurumen eta lan arloko lege garrantzitsuak aldatu nahi izatea leporatu dio Cuadrak Rajoyri. Besteak beste, Mozal Legea, Zigor Kodea, patronalen mutuena, sektore publikoarena, trenbide sektorearena, zinearena, errepideena, hidrokarburoena, prozedura kriminalarena eta Alderdi Politikoen Legea bera ere aipatu ditu diputatu nafarrak

Ildo horretan, azken hauteskundeetan galdutako babes sozial eta politikoa gogorarazi dio Cuadrak Rajoyri. "Zuetako 70 diputatuk zilegitasunik gabe okupatzen dute euren eserlekua", esan die Cuadrak popularren haserrea piztuz.

Edozein kasutan, Alderdi Popularrak hasieratik Euskal Herrian izan duen babes eskasa nabarmendu du. "Madrildik legeak inposatzen dizkiguzue eta gureak indargabetu, Nafarroako Parlamentuko hamabostak bezala", esan dio Espainiako presidenteari.

"Putxerazo gehiagorik ez, putxerazo gehiagorik ez, putxerazo gehiagorik ez", oihu egin du Sabino Cuadrak.

@ehbilducongreso