Koalizio subiranistak joan den maiatzaren 14an izandako jazoerari buruzko bi txosten eskatu dizkio Espainiako gobernuari. Gertaera hari buruzko ikerketari buruzkoa bata eta balizko kutsadura erradioaktibo batean administrazioko sail ezberdinen arteko koordinazioari buruzkoa bestea.

Idatzizko galderei dagokionean, Xabier Mikel Errekondok eta Iker Urbinak jazoera hari buruzko xehetasunak jakin nahi dituzte. Besteak beste, barra elektrikoetako bateko konpartimenduan suteak atzemateko sistema aktibatu izanaren arrazoiez galdetu dute diputatu subiranistek.

@ehbilducongreso