Urko Aiartza eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak oso baikor agertu dira Nagorno-Karabakheko hauteskunde orokorrak ikuskatzeko ardura izan duen nazioarteko taldeak egindako lanarekin.

Alemania, Australia, Frantzia, Estatu Batuak eta Europako Parlamentuko hautetsi eta parlamentariekin batera elkarlanean aritu dira Amaiurreko bi ordezkariak.

Ikuskaritza taldea maiatzaren 2tik 4ra bitartean izan da Kaukasia hegoaldeko herrialde hartan. Ikuskaritza lan hori Europako Batzordearen, OSCE erakundearen eta Europako Parlamentuaren arauen arabera egin dute.

Besteak beste, Hauteskunde Batzorde Nagusiarekin eta indar politiko guztietako ordezkariekin batzartu ziren begiraleak.

EHBilduk egindako txostenaren arabera, Nagorno-Karabakheko agintariek une oro erakutsi zuten elkarlanerako prestutasuna.

Euskal koalizioaren arabera nazioarteko ikuskaritza misioaren zeregina arrakastatsua izan da.

@ehbilducongreso