Koalizio subiranistak iragarri duenez, ekimenak bultzatuko ditu Espainiako Kongresuan Rajoyren gobernuari eta Alderdi Popularrari presio egiteko helburuaz. Iker Urbina diputatuak Alfonso Alonso osasun ministroari eskatu dio "ez dadila ezkutatu eta aurpegia eman dezala".

Iker Urbina diputatu arabarrak "suarekin jolastea" leporatu dio gaur Espainiako gobernuari eta "zentral nuklearra behin betiko itxi dezala exijitu dio".

Urbinaren arabera, zentraleko arduradunek gertatutakoaren arrazoiak ez jakitea oso adierazgarria da. "Horrek areagotu egiten du gertakariaren larritasuna", esan du. Bere esanetan, "ez da bat ere ohikoa gertatu dena eta beraz, berriz ere agerian geratu da edozein unetan kutsadura nuklearra gerta daitekeela".

Diputatu arabarrak Euskal Herriko eta Arabako gizartearen nahia eta borondatea errespeta dezala exijitu dio Espainiako gobernuari. "Euskal gizartearen gehiengo zabala zentrala aurka agertu da behin eta berriz", gogoratu du.

Urbinak ekimenak iragarri ditu Espainiako Kongresuan Rajoyren gobernuari eta Alderdi Popularrari presio egiteko helburuaz. Ildo horretan, diputatu subiranistak gogporatu duenez Alfonso Alonso osasun ministroa arabarra da eta gertatutakoaz azalpenak eman ditzala exijitu dio. "Ez dadila ezkutatu eta aurpegia eman dezala", esan du Urbinak.

@ehbilducongreso