Espainiako gobernuak eta Konstituzio epaitegiak indargabeturiko Nafarroako hamabosgarren Foru Legea dela eta, bere gustokoak ez diren legeen aurkako politika bortitza egitea leporatu dio Amaiurrek Alderdi Popularrari.



Bere esanetan, jarrera horren arrazoia "Nafarroara iristear dagoen aldaketa politiko eta soziala da". Diputatu subiranistaren arabera, "PPk eta UPNk modu zikinean egin nahi diote aurre egoera berri horri".

Diputatu nafarrak eztabaida beroa izan du Alfonso Alonso, osasun ministroarekin eta gogoratu dionez, herritarren egunerokoarekin lotutako legeak dira atzera bota dituztenak.

Ildo horretan, Cuadrak Euskal Herriaren erabakitze eskubidea aldarrikatu du. "Gauza txiki, ertain eta handietarako, gizarte arloan zein politikoan, gaurko eta biharko aldarrikatzen dugu erabakitze eskubidea", esan du.

@ehbilducongreso