Aldaketaren alde manifestazioetan parte hartzen duten herritarrei isunik ez jartzeko exijitu dio Alberto Unamunzaga senatariak Espainiako gobernuari.



Ildo horretan, euskal senatariak "Nafarroan gizarte sektore zabalak isilarazteko politika antolatu eta planifikatu bat egitea" leporatu dio Rajoyren gobernuari. Unamunzagak emandako datuen arabera, sektore horiek oso homogeneoak dira eta geografikoki oso kokatuak daude.

Senatari subiranistak gogoratu duenez, 2012-2014 urteen artean estatu osoan isun gehien jaso dituen erkidegoa da Nafarroa; 290 guztira.

Bere esanetan, "iristear dagoen aldaketa politiko eta sozialari Nafarroako eskuin atzerakoiak dion beldurra da politika errepresibo honen arrazoia".

@ehbilducongreso