Amaiurrek idatziz egindako galderei erantzunez, Espainiako defensa ministerioak onartu egin du joan den martxoaren bostean Errege Bardeetako tiro poligonoko gerra hegazkin batek "kea eragiteko bi karga" jaurti zituela "aurrikusia zegoena baino askoz lehenago eta poligonoko eremutik kanpo".

Sabino Cuadra diputatuak salatu duenez, "etorkizuneko gerrak entsaiatzeko erabiltzen segitzen dute Bardeak" eta Nafarroako gizartearen "izaera antimilitarista" defendatuz, "Espainiako armada Bardeetatik eta Euskal Herri osotik kanporatu dezala" exijitu dio Rajoyren gobernuari.

Era berean, gertatutakoa argitzeko zabaldutako ikerketaren ondorioak berehala publiko egin ditzala eskatu dio Cuadrak defensa ministerioari.

@ehbilducongreso