Aste honetan bertan haustura hidraulikoari buruzko interpelazioa egingo dio Amaiurrek Espainiako gobernuari.

Iker Urbina diputatuak tinko eutsiko dio euskal gizarteak bere baliabide naturalen uztiaketa eta kudeaketa egin eta erabakitzeko eskubidearen defentsan.

Ildo horretan, euskal gizarteari dagozkion gaietan muturrik ez sartzeko exijituko dio Urbinak Rajoyren gobernuari. Besteak beste, fracking-a bera debekatzen duen Nafarroako Foru Legea indargabetuz, Konstituzio Epaitegiaren erabakia mahai gainean jarriko du diputatu arabarrak. Era berean, haustura hidraulikoaren teknikaren bitartez hidrokarburoen uztiaketarako baimenek meahatxarik dauden euskal udalerriek onarturiko mozioak errespeta ditzala eskatuko dio Madrilgo gobernuari.

Urbinak erregai fosilik gabeko eredu energetikoa defendatuko du.

@ehbilducongreso