Rafa Larreina diputatuak eta Urko Aiartza senatariak armaniar genozidioaren biktimei omenaldia egin diete gaur Erevanen.

Gertaera lazgarri hura gertatu zela ehun urte betetzen dira aurten eta Aiartzak berak Armeniako hiruburuan komunikabideen aurrean gogoratu duenez, euskal erakundeek eta Europako Parlamentuak genozidio hura gaitzetsi dute jada. "Ez ordea Madrilgo Kongresuak eta Senatuak", esan du.

Bi euskal ordezkariek herri armeniarrari euren elkartasun osoa adierazi eta bi herrien arteko harremanak estutzen jarraitzeko konpromisoa azaldu dute.

@ehbilducongreso