Patxi Arratibelen tortura salaketak ikertu ez izanagatik Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu duela jakin den egun berean, koalizio subiranistak inkomunikazio erregimenaren indargabetu dezala eskatu dio Espainiako gobernuari inkomunikazio egoerak tortura errazten duela iritzita.

Hain zuzen, gaur bertan bukatzen da Prozedura kriminalaren Legeari zuzenketak aurkezteko epea eta Iker Urbina diputatuak 520 bis eta 527. artikuluak desagertzeko proposamena egin du.

Urbinak Giza Eskubideen Europako Epaitegiaren ebazpenak eta Torturaren aurkako Nazio Batuen Batzordearen aholkuak gogoratu ditu, gaurko egunez Patxi Arratibelen auziaz ezagutu duguna esaterako.

Diputatu arabarraren esanetan, "frogatua dago inkomunikazio egoerak tortura errazten duela, eta hain zuzen, hori da nazioarteko erakundeak behin eta berriz esaten ari direna". Horregatik, "inkomunikazio egoera behin betiko indargabetu dezala exijitu dio Espainiako gobernuari".

Toruraren aurkako Batzordeari buruzko idatzizko galderak

Jon Inarritu diputatuak bere aldetik, Torturaren aurkako Nazio Batuen Batzordeak Espainiako estatuari pasa den astean egin zion azterketari buruzko 20 galdera egin ditu gaur bertan.
.

Besteak beste, Inarrituk jakin nahi du zeintzuk diren Torturaren aurkako Batzordeak eskatutako datuak ez emateko arrazoiak. Ildo horretan, datuok emateko biharko jarritako epea errespetatuko duen galdetu dio euskal diputatuak Rajoyren gobernuari.

@ehbilducongreso