Gaurtik aurrera Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten Iruñerriko hamar gazteren alboan izan da gaur goizean Sabino Cuadra diputatu nafarra.

Auzitegiaren atarian eginiko adierazpenetan, epaiketa politikoen amaiera eskatu eta betiko politika errepresiboari bukaera eman diezaiola eskatu dio Cuadrak Alderdi Popularrari.

Diputatu subiranistak hamar gazteei elkartasuna adierazi die. "Euskara eta euskal kultura defendatzea, gazteen eskubideen alde eta jazarpen ororen aurka borrokatzea eta Euskal Herria libre eta sozialista bat eraikitzearen alde aritzea dira euren delitu bakarrak", esan du.

"Guztiok gara gazte eta guztiok epaituko gaituzte gaur Auzitegi Nazionalean", adierazi du.

Fiskaltzak hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen du gazte bakoitzarentzat Segi gazte erakundeko kide izatearen akusaziopean.

@ehbilducongreso