Diputatu subiranistak oso gogor kritikatu du Alderdi Popularrak aurrera eraman nahi duen Prozedura Judizialaren Legea. Bere esanetan, erreforma honek "askatasun osoa emango dio poliziari nahi duena egiteko" eta Trumanen Show-arekin alderatu du, baina kasu honetan, Fernandez Diazek zuzenduta.



Urbinaren esanetan segurtasun indarrek erraztasun guztiak izango dituzte susmagarrien etxeetan entzuketak eta grabazioak egiteko.

Herritarren Segurtasun legearekin bezala, oraingoan ere, "askatasunaren izenean, oinarrizko askatasun eta eskubideak urratzea" leporatu dio Urbinak Espainiako gobernuari.

Horrezaz gain, Amaiurreko diputatuak inkomunikazioaren mantentzea salatu du. Hamaikagarrenez, aste honetan bertan, Nazio Batuetako Torturaren aurkako batzordeak inkomunikazio erregimena kritikatu duela gogoratu du Urbinak.

@ehbilducongreso