Rafa Larreina diputatuak gogor gaitzetsi du Europako Batasunak hartu duen norabidea. Bere esanetan, "atzera pausuak ematen ari da EB eta merkatu handi batean bihurtzen ari da pertsonak erabat ahaztuz".

Larreinak "hilerri urdina" legez izendatu ditu Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa.



Itsasoan gertatzen diren milaka heriotza horiek "pobreen tragedia" direla esan du euskal diputatuak.

"Atzo hil ziren 400 pertsona horiek eta orain arte hil diren milaka pertsonek zalantzan jartzen dute gure Europako gobernu eta erakundeen eta europar guztion gizatasuna", esan du Larreinak.

@ehbilducongreso