Diputatu subiranistak gogor gaitzetsi du abortoaz Alderdi Popularrak egin nahi duen erreforma. Eta Alfonso Alonsori erantzun dio esanez "norberak hala erabakitzen duenean, abortatzea badela eskubidea". Bere esanetan, "eskubideak eta eskuina nahasten ditu eta zenbat eta eskubide gehiago eskatu orduan eta eskuin gehiago eskaintzen edo inposatzen digu PPk".



Enbeitak gogoratu duenez, librea da 16 urterekin harreman sexualak izatea eta librea ere bai ezkondu eta haurrak izatea 16 urterekin", baina "ama ez izatea erabakitzen denean gauzak konplikatu egiten dira".

Bere esanetan, "emakume gazteek behar dutena euren kabuz erabakitzeko askatasuna da".

@ehbilducongreso