Atzerri gaietarako ministro espainiarrak, hala ere, Amaiurren presioari ihes egin eta Mendebaldeko Saharako giza eskubideen egoerarekiko bere gobernuaren jarrera ez du argitu nahi izan.



Apirilaren bukaeran, Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioari buruzko bilera dauka Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak eta PPren gobernuaren jarrera ezagutu nahi izan du euskal koalizioak.

Urko Aiartza senatariak adierazi duenez, Amaiur bat dator Nazio Batuen idazkari nagusiak esandakoarekin, alegia, "ezerk ez duela indarrean dagoen status quoa justifikatzen".

Horregatik, Espainiako gobernuak berriz ere Frantziakoarekin –Marokoko erregimenaren defendatzaile sutsuena- bat egingo duen eta beraz, MINURSOk giza eskubideak ikuskatzeari uko egingo dion galdetu dio Aiartzak Margallori.

Aiartzak gogoratu duenez, "Madrilgo akordio lotsagarri" haiek sinatu zirela 40 urte betetzen dira aurten. "Saharar autodeterminazioaren aitortzan datza gatazkaren konponbidea", esan du diputatu subiranistak.

@ehbilducongreso