Attachments:
Download this file (Pregunta-Respuesta Melilla.pdf)Pregunta-Respuesta Melilla.pdf [ ] 103 kB

Diputatu subiranista "harriturik" azaldu da François Crépeau, migratzaileen Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Erakundearen errelatoreak, joan den otsailaren 5ean Melillara egindako bisitaren osteko gomendioei Espainiako gobernuak eman dien erantzunarekin.

"Ez da soilik Amaiurri emadako erantzuna. NBEn gomendioari emandakoa baizik", esan du. Horregatik, bere ustez "harrigarria da Ppren gobernuak erakutsi duen harrokeria".

Hala ere, Iñarrituren arabera, larriena da "Melillako hesian giza eskubideak errespetatzen direla bermatzeko kontrol independiente bati uko egiteak esangura sakonagoa duela". "Giza eskubideak errespetatzeko bere ardura eta betebeharra bermatzeari uko egiten dio Alderdi Popularraren gobernuak", esan du Jon Iñarrituk.

Bere esanetan, "Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak eta Europako Kontseiluak esan duten bezala, Espainiako estatuak arazo bat dauka inmigrazioren trataerarekin". "Madrilek nahiago izan du begiak estali eta ezin legaliza daitekeena legalizatu", salatu du Iñarrituk Ceuta eta Melillako hesia zeharkatzea lortzen dutenen kanporatze sumarioei erreferentzia eginez.

@ehbilducongreso