Jorge Fernandez, Espainiako barne ministroaren, Francisco Martinez, segurtasunerako estatu idazkariaren eta Arsenio Fernandez de Mesa, Guardia Zibilaren zuzendariaren agerraldiak eskatu ditu Jon Inarritu diputatuak duela urte bete Ceutako Tarajal hondartzan izandako gertaerak argitu ditzaten. Afrika hegoaldeko hainbat etorkin hil ziren uretan guadia zibilek gomazko pilotak jaurtitzen zizkieten bitartean.

Iñarrituk gogoratu duenez, hainbat guardia zibil inputaturik daude gertaera haiengatik. Are gehiago, bere esanetan Euskal Herriko Unibertsitateak argitara emandako auzitegi mediku txostenak dioena eskandalagarria da eta horregatik beharrezkoa da Espainiako barne ministerioko goi arduradunek azalpenak ematea. Txosten horren arabera, guardia zibilek jaurtitako gomazko pilotek zerikusia izan zezaketen bost etorkinen heriotzan gutxienez.

Euskal diputatuak salatu du Espainiako segurtasun indarrek etengabe urratzen dituztela giza eskubideak Ceuta eta Melillan.

@ehbilducongreso