Koalizio subiranistak gogor kritikatu ditu Espainiako kongresuan gaur onartu dituzten "segurtasun alorreko" lege eta erreformak.



Onintza Enbeita diputatuak esan duenez, "herrialde baten kalitate demokratikoa bere zuzenbide penalaren kalitatearen araberakoa izan ohi da". Ildo horretan, euskal diputatuaren arabera "espainiar estatuak bere Zigor Kodean egin dituen erreforma guztiek ondo baino hobeto erakuste dute zein den bertako kalitate demokratikoa.

"Inposizioa eta errepresioa. Hori da zuen estatu ereduarekin bat egiten ez dugunoi eskaintzen diguzuena", esan du Enbeitak.

Xabier Mikel Errekondok Herritarren Segurtasun Legearen eztabaidan hartu du parte. Bere esanetan "PPren gobernuari ez zaio gustatzen jendeak bere eskubideengatik borrokatzea". Eskubide horien artean daude Errekondoren hitzetan etxebizitza eskubidea, hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak, lan eskubideak eta beste hainbeste.

"Ministro jauna, zure polizia Euskal Herriko kaleetatik eta estatu osoko beste kale guztietatik ere atera itzazu", esan dio Errekondok Jorge Fernandez Diazi.



@ehbilducongreso