MINURSOren mandatua luzatu eta erakunde horrek Mendebaldeko Saharan giza eskubideen ikuskapena egin dezan ahaleginak egiteko eskaria egin dio Amaiurrek Espainiako gobernuari.

Era berean, Europako Batasunak Saharan giza eskubideak ikuskatzeko misioa sortu dezan Bruselari eskaria luzatu diezaiola galdegin dio euskal koalizioak Rajoyren gobernuari.



Jon Inarritu diputatuak gogoratu duenez, "Espainiak Mendebaldeko Sahara abandonatu zuela 40 urte beteko dira aurten". Bere esanetan, "okupazioa, jazarpena eta giza eskubideen urraketa etengabea izan da geroztik". Horregatik, "Saharako herria pairatzen ari den tragediaren erantzule delako Espainiak zeregin berezia eta garrantzitsua du gaur egun", esan du Inarrituk.

PPk eta PSOEk atzera bota dute Amaiurren ekimena.

@ehbilducongreso