Diputatu subiranistak gogor salatu du PSOEren jarrera. "Nafarroan defendatzen duena kritikatzen du Madrilen", esan du.

Deigarria iruditu zaio Sabino Cuadrari Nafarroan guardia zibilaren Fiteroko kuartelaren alde publikoki agertu ostean, Madrilen kritikatu izana PSOEk.

"Nafarroan, UPN eta PPrekin batera, Fiteroko kuartelaren alde agertu da PSN, lur sail hori osasun zentro bat eraikitzera bideratu behar zela ahaztuta", esan du. Bere ustez, "PSOEk ez dauka adorerik Nafarroan argi hitz egiteko", azken finean, adierazi du, "erregimena osatzen duten indarretako bat da eta seguru aski, bere kide asko lotsaturik daude". Bere esanetan, "nora ezean, lelotuta dagoen boxeatzailea bezalakoa da PSOE".

Amaiurreko diputatuak gogoratu duenez, biztanleko polizia kopururik handiena duen Europako lurraldea da Euskal Herria. "Hemen soberan daudenak poliziak, militarrak eta guardia zibilak dira, eta kalitatezko zerbitzu publiko gehiago behar dira".

@ehbilducongreso