Koalizio subiranistak ekintzaile sahararraren afera eraman du Espainiako kongresura eta berarentzako asiloa eskatu.

Barne ministroak, hala ere, asilo eskaerak arautzen dituen legeak datuok publiko egitea galarazten diola erantzun du. Rafa Larreina diputatuak, ordea, ez du ontzat eman azalpen hori eta "ez dezala denborarik galdu" erantzun dio Fernandez Diazi. "Bide logikotik konpondu ezazu Hassannaren auzia", esan dio barne ministroari.



Euskal diputatuak Mendebaldeko Saharako herritarrek pairatzen duten egoera salatzeko baliatu du ahozko galdera. Ildo horretan, azken urteetan torturapean hil diren hainbat ekintzaile sahararren auzia jarri du mahai gainean. "Marokoko militarrek sahararrak torturatzen dituzte eta zuek torturatzaileak babestu eta saritzen dituzue", leporatu dio Larreinak Fernandez Diazi. "Tortura babestegatik zure ministerioak duen historia alda ezazu", esan dio euskal diputatuak Espainiako barne ministerioari.

@ehbilducongreso