Attachments:
Download this file (Preguntas incidente Bardenas.pdf)Preguntas incidente Bardenas.pdf [ ] 92 kB

Joan den martxoaren 5ean, F-18 gerra hegazkin batek Bardeatako tiro eremutik kanpora bonba bat jaurti eta bi oinezkoren bizitzak arrisku larrian jarri zituela eta, idatzizko galderak egin dizkio koalizio subiranistak Espainiako gobernuari.

Besteak beste, gertakari hura argitzeko ikerketarik hasi duen jakin nahi du Sabino Cuadra diputatuak. Aldi berean, tiro eremuak sortzen dituen arazo eta arriskuez kontziente den ala ez galdetu du Cuadrak.

Bukatzeko, elkarte askok tiro eremua ixteko egin dituzten eskaerei erantzuteko asmorik duen ala ez galdetu dio Cuadrak Rajoyren gobernuari.

@ehbilducongreso