Iker Urbina diputatuak San Antonio auziak duen garrantzia nabarmendu du, izan ere, "auzi horrekin zerikusia duenetako bat egungo osasun ministroa da".

Urbinaren arabera, gainera, ez dira gertakizun isolatu batzuk. Ildo horretan, bere garaian Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Alonsoren garaian ondasun publikoen kudeaketan izan ziren irregulartasun batzuez ohartarazi zuela gogoratu du euskal diputatuak.

Bere esanetan, "epaitegietan ardurak ebatzi beharko diren bezala, alor politikoan ere ardurak ebatzi beharko ditu Alderdi Popularrak". Horregatik, Urbinak ezinbestekotzat jotzen du Alonsok alkate zeneko garaian diru publikoaz egin zuen erabilpenaz azalpenak ematea.

Atzo bertan, Alfonso Alonsoren berehalako agerraldia eskatu zuen Amaiurrek eta joan den astean, aldiz, gai berari buruzko galdera sorta egin zion Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso