Bihar, Barakaldoko BECen EHBiduk antolatuko duen ekitaldira joateko deia egin dute Onintza Enbeitak eta Sabino Cuadrak.

Sabino Cuadraren arabera, "espainiar estatua min handia ematen digun zapata da". Horregatik, esan du Cuadrak, "zapata zahar hori alde batera utzi behar dugu herri gisa aurrera egiteko".

Onintza Enbeitak, aldiz, espabilatzeko garaia dela adierazi du. "Ez da dira beti eurek izango 500.000 elkartzen dituztena, hau da, 500.000 euro lapurtzen dizkigutenak, 500.000 polizia ekartzen dizkigutenak, 500.000 lege inposatzen dizkigutenak... Izan gaitezen gu 10.000, edo 20.000 edo 30.000... eta horrela 500.000 begi izatera iritsi arte. Eta biderkatu egiten bagara, 500.000 bihotz izatera iritsi gaitezke", esan du Enbeitak.

@ehbilducongreso