Attachments:
Download this file (Galderak martxoaren 3a Gasteiz.pdf)Galderak martxoaren 3a Gasteiz.pdf [ ] 230 kB

Martxoaren 3ko biktimek, beste biktima batzuekin alderatuz, jasaten duten bazterketa edo diskriminazioa dela eta, idatzizko hainbat galdera egin ditu koalizio subiranistak. Besteak beste, Amaiurrek jakin nahi du "aurretiaz gaseaturiko eleiza batetik irteten den jendea tirokatzea enfrentamendua dela uste badu Espainiako gobernuak".

Iker Urbina diputatuak jakin nahi du ere bai "era baketsuan eleiza batean asanblada egin duten langileak tirokatzea bake publikoa ezartzea den ala, aldiz, bake hori hondatzea".

Manuel Fraga Iribarne, garai hartan mnistro frankista zenak eta ondoren Alderdi Popularreko ohorezko presidente izan zenak esandakoarekin Espainiako gobernua bat datorren jakin nahi du ere bai euskal diputatuak. Alegia, "polizia operazioaren helburua hauxe zela: garai haietan sortzen ari ziren protesta horiek izan zitzaketen ondorio latzen abisua ematea herritarrei".

Gaurr, Gasteizko martxoaren 3ko gertaera odoltsuen 39.garren urteurrena da.

@ehbilducongreso