Carlos Urquijoren esku sartzea etengabea da gizarte, ekonomia, kultura eta hizkuntza alorretan. 2011tik gaur arte, EAEko erakundeen jarduera eta erabakien aurkako 729 helegite aurkeztu ditu Espainiako gobernuak duen ordezkariak.

Helegite gehien jaso dituen lurraldea Gipuzkoa da, 322rekin. Gertutik jarraitzen dio Bizkaiak, 318rekin. Ondoren Araba dator, 104 helegiterekin. 

Datuok Espainiako gobernuak berak eman dizkigu Jon Inarrituren eskariz. Diputatu subiranistak helegite bakoitzari buruzko informazioa eskatuko du datozen egunetan.

@ehbilducongreso