Biek ala biek, aurreko hilabeteetan izan diren uholdeei buruzko argibideak eman eta horiei aurre egiteko Espainiako gobernuaren asmoak azaldu ditzatela nahi du koalizio subiranistak.

Sabino Cuadra diputatuaren arabera, uholdeen maiztasun handiak, "Nafarroan ere balizko klima aldaketa gertatzen ari dela pentsarazten digu". Horregatik, uholde hauei aurre egiteko neurri sakonagoez pentsatu beharra adierazi du. Hala, "ibaiak egoera onean mantentzea, euriteen aurre ikuspenak hobetzea eta larrialdi zerbitzuak indartzea" beharrezkotzat jotzen ditu diputatu nafarrak. Azken finean, "uraren kudeaketa hobea egitea", esan du Cuadrak.

@ehbilducongreso