Horrela hitz egin du gaur Jon Inarritu diputatuak estatuaren egoerari buruzko eztabaidaren baitan Amaiurrek aurkeztu dituen ebazpen proposamenen defentsa egiterakoan. Bere esanetan, "diktadurak, errepublikak eta monarkiak pasa dira hemendik eta Euskal Herriak bere etorkizunaren jabe izateko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen du".

"Izan zirelako gara eta garelako izango dira", esan du.



Euskal gatazkaren konponbiderako prozesuari dagokionez ere Iñarrituk gogor salatu du Espainiako gobernuaren jarrera. Prozesua bera etengabe zangotrabatzea leporatu dio euskal diputatuak Alderdi Popularrari. "PPko jaun andreok, prozesu honetako Alvaro Uribe zuek zarete!", esan die Jon Iñarrituk.

@ehbilducongreso