Euskal diputatuak jendearen gehiengoaren errealitatea manipulatu eta ezkutatzea leporatu dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. "Rajoyri entzunda, badirudi ez dagoela ustelkeriarik, ez dagoela krisirik eta ez dagoela bakea eraikitzeko ahaleginik Euskal Herrian", esan du Errekondok.

Bere esanetan, "bere hitzaldiarekin, ustelkeria ezkutatu nahi izan du Rajoyk, baina aldi berean ustelkeriaren aurkako neurriak iragarri ditu". Ekonomiari dagokionez, Errekondoren hitzetan "lotsagarria" da eraikuntzaren gorakada ekonomiaren hazkundearen adibide gisa jartzea, "jakinik, eredu horrek ekarri gaituela gauden egoera honetara".

Errekondok gogor kritikatu ditu ere bai Rajoyk azaldu dituen printzipio ultranazionalista eta ultraespainiarrak.

Azkenik, Euskal Herrian bakearen eraikuntza urratsak eman ditzala galdegin dio Errekondok Rajoyri.

@ehbilducongreso