Abortatzeko eskubidea mugarik gabe defendatu du Onintza Enbeita diputatuak. Bere ustez, PPk aurkeztu duen "abortoaren mini-erreforma ez da justua". Izan ere, bere esanetan, "Zigor kodeak eta kode zibilak ez badute 16 urterekin ezkontzea zigortzen, abortatzeko ere ez litzateke inolako baimenik behar". Bere iritziz, "emakumeak 16 urterekin ama izateko helduak badira, abortatzeko ere badira".

Enbeitak "sexu hezikethandiagoa" aldarrikatu du horrelako kasuak gerta ez daitezen. "Hezkuntza erlijioso eta debekatzaile gutxiago eta sexu hezkuntza gehiago", esan du.

@ehbilducongreso