Otsailaren 13tik Espainiako armada Bardeatako tiro poligonoan egiten ari den ariketa militarren harira, galdera batzuk egin ditu Sabino Cuadra diputatuak.

Lehenbizi, defentsa ministerioak ariketa horiei buruz eman duen informazio zehatzaz jakin nahi du diputatu subiranistak.

Ondoren, Bardeatan egiten ari diren ariketa militarrei buruzko datu guztiak eskatu ditu Cuadrak. Eta besteak beste, material erradiaktiborik erabiltzeko asmorik duen galdetu dio ere bai defentsa ministroari.

Ildo horretan, maniobra hauek NATOk egiten dituen beste ariketa militarrekin zer nolako harremana duten jakin nahi du euskal diputatuak. Eta zehazki, datorren udazkenean "NATOren Lidergo Programa" delakoaren baitan espainiar estatuan egingo diren ariketa militarretan Bardeatako tiro poligonoak izango duen eginkizunaz jakin nahi du Cuadrak.

Azkenik, gastu sozial hainbatetan izaten ari diren murrizketak direla eta, horrelako ariketa militar garestiak egiteko arrazoiez galdetu du diputatu nafarrak.

@ehbilducongreso