Hassanna Aalia ekintzaile sahararrari babesa eman eta bere aurkako kanporatze agindua bertan behera utz dezala exijitu dio Xabier Mikel Errekondok Alderdi Popularrari.



Euskal diputatuak gogoratu duenez, tratu txarrak eta epaiketa faltsua jasateaz gain, bizi arteko espetxe zigorra ezarri dio epaitegi militar batek.

Bere ustez, Mendebaldeko Saharak behar duena "giza eskubideen errespetua, preso politikoen askatasuna eta autodeterminazio eskubidearen gauzatzea da".

Alderdi Popularrak atzera bota du Hassanna Aaliaren aldeko asiloa eskatzeko hainbat talde parlamentariok sinaturiko Legez besteko Proposamena.

Bihar gai berari buruzko galdera egingo dio osoko bilkuran Jon Inarritu diputatuak Espainiako barne ministroari.

@ehbilducongreso