PPren gobernuak oraindik erantzun ez dituen bi galdera egin ditu berriz ere Amaiurrek.

Hala, euskal koalizioak gogoratu duenez Espainiako erreinua sei aldiz zigortu dute tortura salaketak ez ikertzeagatik. "Kasu horiek guztiak euskal herritarrei dagozkie", dio Amaiurrek. Horregatik, epaitegietan dauden tortura salaketak ikertu eta horien arduradunak zigortzeko asmorik duen galdetu du koalizio subiranistak.

Bestalde, Giza Eskubideen Europako Epaitegiaz gain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak eta Giza Eskubideen Batzordeak berak ere Espainiako erreinua zigortu dutela gogoratu du Amaiurrek. NBE Giza Eskubideen Batzordeari dagokionez, ikerketarik ez egiteaz gain, euskal herritar bat torturatzeagatik zigortu zuela Espainiar erreinua. Nazioarteko erakunde horiek guztiek neurriak hartu eta egindako mina konpontzeko beharra adierazi diote espainiar estatuari. Horregatik guztiagatik, neurri horiek zertan diren galdetu dio Amaiurrek PPren gobernuari.

Joxe Arregi hil zela 34 urte betetzen dira gaur. Espainiako poliziaren torturek eragindako zauriengatik hil zen Arregi. Harrezkero, Torturaren Aurkako Eguna ospatzen da Euskal Herrian gaurko egunez.

@ehbilducongreso