Alderdi Popularraren politika ekonomikoek desberdintasun sozialak areagotu eta susperraldi ekonomikoaren etekinen banaketa justua galaraziko dute etorkizunean.



Euskal senatariak Mariano Rajoyri ahozko galdera egin diola eta buruz buruko eztabaida izan du gaur Espainiako presidentearekin.

Alberto Unamunzagaren arabera, "une honetan, duela hiru urteko irteera puntu berean gaude". Ildo horretan, Rajoyren politikak euskal gizartearen gehiengo zabal baten iritziaren aurkakoak direla esan du Unamunzagak. Bere ustez, "euskal gizartearen demokrazia aldarrikapenen aurrean, ukazioa baino ez du eskaini Espainiako gobernuak".

Ildo horretan, Unamunzagak esan du EHBildu hasi dela euskal gizartearekin batera martxan: "gizartea eta herria egiten ari gara. Gure erabakitze eskubidea gauzatuko dugu", esan dio Rajoyri.

Krisiaren aurrean Rajoyren gobernuak krisiaren aurrean izan duen jarduera gogor kritikatu du ere bai senatari subiranistak. "Krisi ekonomiko eta sozialaz baliatu da herritarren eskubide eta askatasunak murriztu, estatua birzentralizatu eta sistema neoliberala inposatzeko".

Sozioekonomia

Euskal gatazkari dagokionean, Espainiako gobernuaren erabaki eta politikak gogor kritikatzeaz batera, arlo sozioekonomikoan Rajoyren gobernuaren jarduera ere gogor gaitzetsi du Alberto Unamunzagak.

Bere aburuz, "Troikaren politiken exekutatzaile gisa pasako da Rajoy historiara, hau da, multinazional handiek inposaturiko politiken exekutatzaile gisa". Euskal senatariak nabarmendu duenez, gainera, ekonomia arloko PPren politikek desberdintasun sozialak areagotu eta justizia soziala kolpatzeaz gain, susperraldi ekonomikoaren etekinen banaketa justua galaraziko dute etorkizunean".

@ehbilducongreso