Diputatu subiranistak gogor gaitzetsi ditu Rajoyren gobernuaren politika ekonomikoak. Radio Euskadiko mikrofonoetan eginiko adierazpenetan, Cuadrak zalantzan jarri ditu Moncloatik nabarmentzen dituzten datu makroekonomikoak. Ustezko susperraldi hori pertsona gutxi batzuek dituzten irabazi handiekin lotu du Cuadrak eta beraz, azken egun hauetan Falcianiren zerrendan agertu diren izen eta abizenekin. "Susperraldia batzuentzat baino ez da. Susperraldirik eza, aldiz, beste askorentzat da".

{audio}http://www.eitb.eus/multimedia/audios/2015/02/10/1604134/20150210_10342900_0007487035_002_001_ENT_SABINO_C.mp3{/audio}

Zerga-ordainketen saihestearekin lotutako aberatsei buruzko informazioari dagokionez, euskal diputatuak esan du "lotsagarria dela jende horri alfonbra gorria jartzea". "Dirua Suitzara daramatenak lapurrak dira" Sabino Cuadraren arabera.

Mikel Cabieces, Espainiako gobernuaren EAEko ordezkari ohi eta PSEko kide ohiari Kutxabankek ustez ordainduriko soldatari buruzko informazioen harira, "onartezina den jarduera baten aurrean gaudela" nabarmendu du.

Bukatzeko, diputatu nafarrak salatu du iruzurgile txikientzat kode penala egon dagoen bitartean, dirutza handiak erregularizatzen dituztenentzat esku zabal jokatzen duela justiziak.

@ehbilducongreso